Albisteak

ALDAtú egitasmoa abian da

Hainbat bisitari gauzak trukatzen.

Hainbat bisitari gauzak trukatzen.

  • Hainbat bisitari, adi.

    Hainbat bisitari, adi.

  • Hornitzaile etikoen

    Hornitzaile etikoen "informazio pilulen" aurkezpena.

  • Trukatzeko gauzak, prest.

    Trukatzeko gauzak, prest.

  • Trukatzeko gauzak.

    Trukatzeko gauzak.

  • Trukatzeko gunea.

    Trukatzeko gunea.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Oso harrera ona izan zuen maiatzaren 17an egin zen ALDAtú egitasmoaren estreinako edizioa. Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxera jende ugari bertaratu zen eta oso giro polita sortu zen.

Iragan igandean etxeko objektuak trukatzeko aukera egon bazen ere, ekainaren 14an liburu eta diskoak trukatu ahal izango dira, eta uztailaren 12an jolas eta jostailuak.  Trukaketaz gain, Mecambio.net plataformako kideen eskutik, hainbat hornitzaile etiko hurbildu ziren, bertaratutakoei informazioa eskaintzeko. Ekainaren 14an eta uztailaren 12an MecambioYa Party! ekimena abiaraziko dute.

ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta gai jakin batekin lotutako objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik. Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

Topaketak hileko bigarren igandean izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago

Itzuli