Kristalezko botilekin egindako etxearen aurrealdea.
Etxearen alboko atea.
Kristalezko botilekin egindako etxearen atzealdea.
Kristalezko etxea, barrutik.
Edouard T. Arsenault kanadiarrak postal bitxia jaso zuen 1979 urtean. Bere alabak bidali zion eta Vancouver irlan dagoen kristalezko gaztelu baten irudia zeraman. Gizona txundituta gelditu zen eta kristalezko bere etxe propioarekin amets egiten hasi zen.
Argi zuen hasieratik etxe berezia eraikiko zuela eta, horretarako, botilez egitea otu zitzaion. Bizilagun, lagun eta senideek horren berri izan zuten eta guztiak ekin zioten erabilitako kristalezko botilak gordetzeari. Inguruko jatetxe eta tabernek ere gauza bera egiten hasi ziren.
Bildutako botila guztiak garbitzen negu oso bat eman zuen Edouard-ek eta, ondoren, lanean hasi zen. Lau urte beranduago kristalezko 25.000 botila baino gehiago erabiliz, hiru esparru eder eraiki zituen.