Albisteak

Arropak trukatzeko eta josteko trukoak ikasteko hitzordua

Bisitari bat elkartrukatzeko arropa begiratzen.

Bisitari bat elkartrukatzeko arropa begiratzen.

  • Joskintza ikastaroko parte-hartzaile batzuk.

    Joskintza ikastaroko parte-hartzaile batzuk.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Igande honetan, hilak 25, JantziAgain egitasmoaren edizio berri bat izango da  Donostiako Cristina Enea Fundazioan, goizeko 10:30etik 13:00etara.

Alde batetik, bigarren eskuko arroparen merkatu txikia egongo da. Bertan, eta jantzipuntuak erabiliz, bisitariek eramaten dituzten arropak beste batzuengatik elkartrukatzeko aukera izango dute. Bestetik, nahi dutenek josteko teknikak eta trikimailuak partekatu ahal izango dituzte, Tytti Thusberg diseinatzailearen laguntzarekin. Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea (943 453526 / cristinaenea@donostia.org)

+ jatorrizko albistea

Itzuli