Albisteak

Auto zaharra, kultura tankea, liburutegi higikorra

Kultura tankea, liburuz gainezka.

Kultura tankea, liburuz gainezka.

  • Gizon batek liburu bat hartzen du tanketik.

    Gizon batek liburu bat hartzen du tanketik.

  • Gizon batek liburu bat itzultzen dio tankeari..

    Gizon batek liburu bat itzultzen dio tankeari.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Buenos Airesko Raul Lemesoff artistak Ford Falcon auto zahar bat erabat birmoldatu zuen eta tanke baten itxura eman zion.  Alta, ez zuen jaurtigaiak botatzeko erabili, egunean 900 liburu inguru alde batetik bestera eramateko baizik.

Urteak proiektu honetan lanean eman ondoren, Lemesoff Argentinan barrena bidaiatzen du bere liburutegi higikorrarekin. Egiteko garbia dauka: irakurzaletasuna sustatzeko, hiri eta landa guneeetan liburuak banatzea.

+ jatorrizko albistea

Itzuli