Albisteak

Bagoi zaharrak itsasoko bioaniztasuna handitzeko

Animalien kolonia ezberdinak sortu dira bagoietan. Stephen Mallon.

Animalien kolonia ezberdinak sortu dira bagoietan. Stephen Mallon.

  • Bagoi bat itsasora bidean. Stephen Mallon.

    Bagoi bat itsasora bidean. Stephen Mallon.

  • Urpekari bat lanean. Stephen Mallon.

    Urpekari bat lanean. Stephen Mallon.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Duela 15 bat urte, New York hiriko trafiko autoritateak bagoi zaharren inguruan arrezifeak sortzen direla eta itsasoko bizitza ugaltzen dela konturatu ziren. Hau ikusita, urteak eman dituzte bagoi zaharrak Estatu Batuetako ekialdeko kostan botatzen.

Itsasoan urperatu aurretik, bagoiei material birziklagai guztiak eta ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezkeenak kentzen dizkiete.  Lehen bagoiak bota eta urte batzuetara New Jersey estatuan egindako ingurumen ikerketen arabera, bagoiek ez dute inongo kalterik egin. Bagoiak itsasoan guztiz integratuta daude, eta beraien inguruan mota guztietako izaki bizidunen koloniak sortu dira.

+ jatorrizko albistea

Itzuli