Albisteak

Bartzelona, eraldatze kolaboratiboaren topaleku

Parisen 2014ean izandako ekitaldiaren irudi bat.

Parisen 2014ean izandako ekitaldiaren irudi bat.

  • Albert Cañigueral Parisen.

    Albert Cañigueral Parisen.

  • Barcelona Advanced Industry Park.

    Barcelona Advanced Industry Park.

  • Bartzelonako ekitaldiaren kartela.

    Bartzelonako ekitaldiaren kartela.

  • Parisen izandako partaide batzuk.

    Parisen izandako partaide batzuk.

  • Pertsona batzuk Parisko ekitaldian parte hartzen.

    Pertsona batzuk Parisko ekitaldian parte hartzen.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Azaroaren 19tik 21era, eta OuiShare Fest izenarekin, ekonomia kolaboratiboari buruzko lehen ekitaldi profesionala izango da Bartzelonan, irabazi asmorik gabeko Ouishare elkartearen eskutik. “Eraldatzale kolaboratiboa” lemapean, esparru ezberdinetako pertsona eta elkarteak bilduko dira Advanced Industry Park gunean.

Ouishare Fest Bartzelona gaztelaniaz egingo den ekonomia kolaboratiboari buruzko lehen ekimen profesionala izango da. Ekonomia kolaboratiboak osasuna, finantzak, hezkuntza, turismoa edo mugikortasuna bezalako sektoreei modu transbertsalean eragiten die. Eredu produktibo honek herritarra erdian kokatzen du, eta kontsumitzeko, ekoizteko eta bizitzeko moduak aldatzeko aukera eskaintzen du.

Euskadin badaude jada ekonomia kolaboratiboa sustatzen duten ekimenak: karabana eta furgoneten jabeei beren ibilgailuak alokatzeko aukera ematen dien Areavan plataforma; aparkatzeko tokiak alokatzeko ComParko egitasmoa, bigarren eskuko jantziak salerosteko Micolet gunea, edo TRUKE, bigarren eskuko objektuak oparitu, trukatu edo salerosteko aukera eskaintzen duen plataforma.

Ouishare Fest Bartzelona ekonomia kolaboratiboaren barne enpresa eta erakunde publikoek dituzten aukerak ulertzeko eta hauei buruz hitz egiteko topaleku izango da.

Jaialdira bertaratzeko sarrerak orrialde honetan erosi daitezke. Badaude ere ekimena bultzatzeko modu ezberdinak. Hauek ezagutzeko eta izena emateko klikatu hemen.

+ SPRIk argitaratutako berria.

Itzuli