Albisteak

“Berrerabilerak” erakusketa Cristina Enean

Erakusketaren ikuspegi bat.

Erakusketaren ikuspegi bat.

  • Bisitari bat erakusketan.

    Bisitari bat erakusketan.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Donostiako Cristina Enea Fundazioan “Berrerabilerak” izeneko erakusketa dago ikusgai, otsailaren 15era arte. Bertan, sormen lanak egiteko berrabirilitako materialak erabiltzen dituzten hainbat artista eta kolektiboen lanak daude ikusgai.

Ainhoa Mujika, Aran Santamaría, Dolo Navas, Dvelas, Idoia Musa, Paleike, M-Etxea, Maialen Arocena, Tytti Thusberg, Idoia Elosegi, Zita Ayala eta Blue Design dira erakuketan parte hartu duten sortzaileak.

Cristina Enea Fundaziotik adierazten dutenez, “kontsumo ohiturek eta ekoizpen prozesuek, produktuaren erabilera azkarrera garamatzate, eta, ondorioz, berehalako hondakinak sortzen ditugu”. “Berrerabilpena materialak berreskuratzeko modurik garbiena eta berehalakoena delakoan gaude”, gaineratzen dute.


+ jatorrizko albistea

Itzuli