Albisteak

Berrerabilpenaren eta artisautzaren aldeko azoka Bergaran

Duela hilabete batzuk izandako azokaren postu bat.

Duela hilabete batzuk izandako azokaren postu bat.

  • Artisauek ere beraien tokia daukate azokan.

    Artisauek ere beraien tokia daukate azokan.

  • Bigarren eskuko liburu eta pelikulekin osatutako postua.

    Bigarren eskuko liburu eta pelikulekin osatutako postua.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Otsailaren 22an, Domeka-Azoka izango da Bergarako San Martin Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Bertan, bigarren eskuko gauzak edo eskuz eginikoak aurkituko dituzte bisitariek. Euria egiten badu, arkupeetan atonduko dituzte postuak.

Elkartrukea, berrerabilpena eta artisautza sustatu nahi dituen azoka hau bi hilean behin egingo da momentuz. Parte-hartzaileen dinamika ikusi ondoren erabakiko da maiztasun handiagoarekin egin edo bere horretan uztea.  Hurrengo hitzordua apirilaren 19an izango da.

Itzuli