Albisteak

Domeka Azoka, hilaren 21ean Bergaran

Domeka Azokako lehen edizioa oso arrakastatsua izan zen.

Azokaren lehen ediziora jende asko hurbildu zen.

Igande honetan, abenduak 21, Domeka Azoka egingo da Bergaran. Goizean, 11:00etatik 14:00etara izango da, San Martin Plazan.

Berrerabilpena, trukea eta artisautza sustatzea helburu duen azoka hau bi hilean behin egiten da, hileko hirugarren igandean. Hala, hurrengo hitzordua otsailaren 15ean izango da.

Herritarrek, jada erabiltzen ez dituzten gauzak edo beraiek sortutakoak trukatu, saldu edo erakutsi nahi badituzte, azoka honetan dute aukera.

+ jatorrizko albistea

Itzuli