Albisteak

Ekonomia Solidarioaren Azoka izango da Tolosan hilaren 7an

Azoka hilaren 7an izango da, 10:00etatik 14:00etara

Azoka hilaren 7an izango da, 10:00etatik 14:00etara

Hilaren 7an, larunbata, Ekonomia Solidarioaren Azoka izango da Tolosako Triangelu Enparantzan. Udalak eta REAS Euskadi sareak antolatu dute, eta goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.


Azokak informazio-stand ezberdinekin osatutako gune berezi bat izango du. Bertan, Euskal Herriko Merkatu Soziala osatzen duten elkarte eta erakundeek produktuak salduko dituzte edo beren egitasmoak azalduko dituzte, eta TRUKEk bere postua izango du.


Honetaz gain, jardueren programa bat izango da gozagarri Kultur Etxean.
• 10:00etan, Azoka eta Merkatu Sozialaren aurkezpena.REAS Euskadi.
• 10:30ean, Kontsumo Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Banka Etikoa eta Arropa Garbia Kanpainari buruzko laburmetraien proiekzioa. SETEM  Hego Haizea.
• 12:00etan, Hitzaldia: “Kontsumo eta Zor Ekologikoa”. Martin Mantxo, Ekologistak Martxan.
• 13:00etan, “Energia kontsumitzeko eredu berri bat”. Goiener.
Ekimen honekin beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi da: pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen ekonomia zuzenagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa.

+ jatorrizko albistea

Itzuli