Albisteak

Estatu Batuetako polizia-etxeek trukerako guneak prestatu dituzte

Polizia-etxe baten sarrera.

Polizia-etxe baten sarrera. antony.howard via Compfight cc

Estatu Batuetako polizia-etxe batzuk partikularren arteko trukaketak egiteko tokiak egokitu dituzte.

Ipar Amerikarren artean oso hedatua dago Interneten bidez gauzak salerosi, trukatu edo oparitzea. Hala, bertako polizia-etxe batzuk trukaketa egiteko toki seguruak egokitu nahi izan dituzte, eta, modu honetan, herritarrei toki apropos bat eskaini. Astean zazpi egunez eta 24 orduz egon ohi dira zabalik.

+ jatorrizko albistea

Itzuli