Albisteak

Gabonetako zuhaitz birziklatuak munduan

Bizikleten zatiak erabiliz egindako zuhaitza.

Bizikleta zatiak erabiliz egindako zuhaitza.

Kaleak apaingarriz gainezka dauden egun hauetan, munduko toki ezberdinetan atondutako Gabon zuhaitz birziklatuak aipatuko ditugu. Deigarriak direlako, ederrak, eta berrerabilpena sustatzen eta ezartzen dutelako.


Besteak beste, Belgikako Hasselt hirian bertakoek emandako plater eta katiluekin egin zuten zuhaitza, Lituaniako Kaunasen plastikozko 40.000 botila erabili zituzten, Shangain 1000 botila garagardo, eta Australiako Sydney hirian 100 bizikleta zati ezberdin. Badago, beraz, non aukeratu eta inspirazioa non aurkitu.

Eguberri on!!!


+ jatorrizko albistea

Itzuli