Albisteak

Gauza erabilgarrien liburutegia

Ekimenaren sustatzaileak.

Ekimenaren sustatzaileak.

Ingalaterran gauza erabilgarrien liburutegia dago abian. Bertan, gauza erabilgarriak maileguz hartu daitezke. Besteak beste, erremintak, kanping dendak, maletak aurkitu daitezke bertan.


Lagun talde baten ekimenez jarri zen abian eta hauek dira lortu nahi dituen xedeak:


-    Erosi ezin ditugun edo erosi nahi ez ditugun objektuak eskuratu.
-    Desordenarik gabe bizi. Izan ere, maiz, desordena hori behar ez ditugun gauzek eragiten dute.
-    Hondakinen prebentzioa, jada erabiltzen ez ditugun gauzak beste norbaiten eskura jartzean.


+  informazio gehiago

Itzuli