Albisteak

Igandea, jostailuak trukatzeko eguna

Igandeko ekimena iragartzeko kartela.

Igandeko ekimena iragartzeko kartela.

Igandean, hilak 12, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izango da gozagarri Donostiako Cristina Enea Parkean. Gainera, haurrek joko eta jostailuak trukatu ahal izango dituzte, eta helduek hornitzaile etikoei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, Mecambio.net egitasmoko kideen eskutik.


Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera ekimenari bigarren eskuko jostailu eta jolasen bilketarekin. Txikienek eskulanak egiteko aukera izango dute, helduek hornitzaile etikoei buruzko informazioa jasotzen duten bitartean. Ondoren, jostailu eta jolasen elkartrukea bideratuko da eta, azkenik, pintxo potea eskainiko da.


ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta gai jakin batekin lotutako objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik. Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

 Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.


Topaketak hileko bigarren igandean izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.

Itzuli