Albisteak

Jostailuen truke azoka, abenduaren 13an Cristina Enean

Uztaileko jostailu truke azokak izugarrizko arrakasta izan zuen.

Uztaileko jostailu truke azokak izugarrizko arrakasta izan zuen.

  • Azaroko azokatxoak harrera ona izan zuen.

    Azaroko azokatxoak harrera ona izan zuen.

  • Haurrek txoko berezia izango dute.

    Haurrek txoko berezia izango dute.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Abenduaren 13an, igandea, jostailuen truke azoka egingo da Donostiako Cristina Enea Parkean, goizeko 11:00etatik 13:00etara, ALDAtú egitasmoaren barnean. Haurrek, jada erabiltzen ez dituzten baina oraindik erabilgarri diren jostailu eta jokoak eraman ditzakete, eta beste batzuengatik trukatu.

Azokaz gain, hornitzaile etikoei buruzko informazioa egongo da eskuragarri, Mecambio.net ekimenaren eskutik.

ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik.

Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

 Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.

Topaketa parkeko goialdean egingo da, Ingurumen Baliabideen Zentroan.

Itzuli