Albisteak

Kartoizko bulego birziklagarria

Kartoizko bulegoko altzari, eskilera eta zutabeak oso sendoak dira.

Kartoizko bulegoko altzari, eskilera eta zutabeak oso sendoak dira.

Holandako Nothing publizitate-agentziak bulego berri bat behar zuen, baina ez zeukan aurrekontu alturik. Aurkitu zuen irtenbidea guztiak aho zabalik utzi zituen, kartoizko bulego batekin egin baitzuten topo.

Egun, Nothing leku garbi bat da, kartoiez egindako altzari eta gelekin okupatuta. Guztia kola edo torlojuak erabili gabe eraiki da, ahokadura teknika berezi bat erabiliz. Material merke honen erabilera ideia zoragarria izan da. Gainera, kartoia guztiz birziklagarria da.

Ahulak diruditen arren, altzariak sendoak eta zurrunak dira. Besteak beste, bulegoan idazmahaiak, apalak, zutabeak, eskilerak eta gelak daude.

+ jatorrizko albistea

Itzuli