Albisteak

Larunbatean Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo da Lezon

Iragan urteko Kontsumo Arduratsuaren Azoka.

Iragan urteko Kontsumo Arduratsuaren Azoka.

  • Azokaren kartela.

    Azokaren kartela.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

 

Larunbat honetan, hilak 29, Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo da Lezoko Karlos Laside plazan. Ekimenaren hirugarren edizioa da eta, aurreko urteetan bezala, hondakinak murriztearen eta berrerabilpena sustatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu.

Goizean zehar bigarren eskuko objektuen salmenta, hondakinen berrerabilpen tailerra eta erantzukizun sozialaren esparruan aritzen diren hainbat elkarteren postuak izango dira.

Kontsumo Arduratsuaren Azokak kontsumitzaile arduratsuak heztea du beste helburuetako bat. Eta bide horretan, ezinbestekoa da ohiturak aldatzea eta patxadaz aritzea. Lezoko alkate Ainhoa Zabaloren esanetan, “gure gizarte honetan ia ohitura bilakatu da guztia abiadura handiz egitea. Bada, har dezagun patxada apur bat erosketak egiterakoan gure buruari galdetzeko ea erostera goazen hori behar dugun, non ekoitzi den, nork ekoitzi duen, zein baldintzetan egin den, hondakinik sortuko ote duen, eta abar”.

+ jatorrizko albistea

Itzuli