Albisteak

Moda Jasangarriaren astea, Cristina Enean

Moda Jasangarriaren Asteko aurreko edizio bateko desfilea.

Moda Jasangarriaren Asteko aurreko edizio bateko desfilea.

  • Desfile jasangarri bat.

    Desfile jasangarri bat.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Maiatzaren 21etik 24ra Moda Jasangarria Astearen hirugarren edizioa izango da Cristina Enean. Besteak beste, Nin Castle, Gabriela Muñagorri, Tytti Thusberg edo Ainhoa Garmendia disenatzaileek hartuko dute parte.


Ostegunean, maiatzak 21, Kavita Parmar Indiako diseinatzailearen hitzaldi bat aurreikusita bazegoen ere, azken momentuan bertan behera utzi dute, gaixotasunagatik. Ostiralean, hilak 22, Kavita Parmarrek, Nin Castlek eta Ainhoa Garmendiak tailer berezi bate eskainiko dute, goizeko 10:00etatik 13:30era. Parte-hartzaileek galdera honi erantzuten saiatu beharko dira: Nola ekoiztu moda iraunkorra merkatu globalaren testuinguruan?

Larunbat arratsaldean diseinu berrien aurkezpen saio bat izango da honako diseinatzaile, kolektibo eta plataformen eskutik: Tytti Thusberg, Yox Lab, Similia Similibus Costume eta Gabriela Muñagorri Estudioa.
Igandean, eta asteari amaiera emateko JantziAgain ekimenaren saio berezia egingo da.


+ jatorrizko albistea

Itzuli