Albisteak

Truke azoka eta haur tailerrak Donostian igande honetan goizean

instrumentu birziklatuak

instrumentu birziklatuak

  • birziklatutako jostailua

    Birziklatutako jostailua

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, truke azoka bat eta haurrei zuzendutako tailerrak antolatu ditugu Gipuzkoa Plazan, Aldundiko Jauregiko arkupetan, 10etatik 14etara.
Animatu eta gerturatu. Ekarri elkartrukatu, oparitu edo salerosi nahi dituzun gauzak.

EGITARAUA

Bigarren eskuko Azoka:
10etatik 14etara.
Herritarrek jada erabiltzen ez dituzten baina oraindik erabilgarriak diren gauzak, beste gauza baten truke aldatzeko edo salerosteko azoka. Hiru gune izango ditu:
a) Jostailu trukegunea. Ekarri jada erabiltzen ez dituzun jostailuak eta aldatu beste batzuen truke.
b) Liburu, CD eta DVD trukegunea. Dagoeneko gozatzen ez dituzun liburu, disko eta filmak elkartrukatu.
c) Gune irekia: Iazko baserritar jantzia jada txiki gelditu da? Ekarri hori edota beste edozein arropa, oinetako, elektrotresna... eta gune honetan eskaini trukean zein salgai, nahiago duzuna.

Birziklatutako jostailuak egiteko tailerra (euskaraz):
10etatik 12etara.
4-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Etxeko zakarrontzian aurkitzen ditugun objektu ezberdinak
(botilak, tapoiak, kartoizko kutxak, komuneko tutuluak...) haurrei emango dizkiegu jostailu berri bat sor dezaten. Jostailuak sortu ondoren, taldeko jolasak proposatuko dizkiegu elkarrekin garatzeko. Modu honetan, haurrak egin dutenaren balioaz ohartuko dira.

Tximista eta trumoiak! Birziklatutako musika-tresnak sortzeko tailerra (gazteleraz)
12etatik 14etara.

6 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Trumoiak imitatzen dituen musika-tresna bat sortuko dugu. Industriako hondakin materialak erabiliko ditugu horretarako: kartoi gogorreko biribilkiak eta plastikoak. Parte-hartzaile bakoitzak bere musika-tresna sortuko du, eta paper edo oihal zatiekin pertsonalizatu ahal izango du.

DJ MAKALAk ekitaldia goiz guztian zehar girotuko du bere soinu bero eta tropikalekin hotza eta euria uxatzeko.

Itzuli