Albisteak

Truke azoka izango da igandean Anoetan

Maiatzean egin zen estreinako truke azoka Anoetan.

Maiatzean egin zen estreinako truke azoka Anoetan.

Igande honetan, hilak 16, bigarren truke azoka hartuko du Anoetako plazak. Hala, goizeko 11:00etatik 13:30era, gauzak trukatzeko postuak izango dira arkupetan.

Trukatzeko zerbait duenak eta, horretarako, postua jarri nahi duenak, Udaletxean edo Liburutegian esan beharko du ostirala, hilak 14, baino lehen. Dena den, izena ematen ez dutenek ere izango dute parte hartzeko aukera. Hala, igandean bertan gustuko zerbait ikusten badute, beste zerbaiten truke eramateko aukera izango dute. Hurbiltzen diren haurrei mahai jolas eta jostailuak eramateko gonbita luzatu zaie. Plazan bertan beste haur batzuekin jolastu ondoren, beren jolas horiek trukatzeko aukera izango dute.

Gainera, Fiare Banku Etikoa eta TRUKE egitasmoa izango dira herritarrekin hitz egiten eta informazioa eskaintzen.

Bestalde, azaroaren 10etik martxan da Anoetako Truke Sarea. Bertan, herritarrek zerbitzuak trukatu ahal izango dituzte. Badago jada zerbitzu eskaera oparoa: haur edo adinduen zaintza, kotxez eramatea, Nigeriako janaria prestatzea, erosketak egitea etab. Sare honetan parte hartu ahal izateko fitxa bat bete behar da. Fitxa hori Udaletxean edo webgune honetan dago eskuragarri.

Itzuli