Albisteak

TRUKE, Koldo Mitxelena Kulturuneko “Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketan

Erakusketako partaideak, ekainean egin zen aurkezpenean.

Erakusketako partaideak, ekainean egin zen aurkezpenean.

  • Ordezkariak ganbara aretoan atondutako mostran.

    Ordezkariak ganbara aretoan atondutako mostran.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Irailaren 26ra arte “Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketa dago Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai. Bizitzen ari garen une kritikoari buruzko mostra honetan, herrialde ezberdinetako artisten obrak ez ezik, TRUKE eta Zemos98 egitasmoak ere bisitatu daitezke. 

“Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketak diziplina anitzeko ikuspegi bat eskaintzen du, eta nazioarteko hogei bat artista eta kolektiboen bideo, instalazio, pintura, marrazki eta argazkien bidez, utopiak gaur egungo munduan izan ditzakeen aurpegietako batera igorriko ditu bisitariak.

Erakusketa asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.  

+ informazio gehiago

Itzuli