Albisteak

TRUKEk Alternatiben Herria ekimenean parte hartuko du

Alternatiben Herria ekimenaren kartela.

Alternatiben Herria ekimenaren kartela.

Larunbatean, hilak 24, Alternatiben Herria ekimena egingo da Bilbon, eta TRUKE bertan izango da, beste hamaika egitasmo eta elkarteekin batera.

Larunbata aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen duten hamaika proposamen handi eta txikiren erakuslehioa: elkarren arteko topagunea.

Egun guztian zehar, askotariko ekimenak egongo dira gozagarri hiriko kale, enparantza eta txokoetan. Besteak beste, auzo ekonomia, natura, edo bizitza duinak eta anitzak jorratuko dituzten karpak egongo dira bisitagai. Honetaz gain,  azoka ezberdinak, doku-zine-forumak eta mota guztietako ikuskizun eta jarduerak.

+ informazio gehiago

Itzuli