Larunbatean, ekainak 20, Gasteizko Iradier Arenan izango den III. Azoka Solidarioan parte hartuko du TRUKE egitasmoak, ekimen eta erakunde sorta oparo batekin batera.
Ekonomia solidarioaren III. Azokak Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hurbilduko du Gasteizera. Merkatu hau irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duten ondasun eta zerbitzuz osaturiko ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare bat bezala ulertzen da. Sare hau, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundez, eta banakako kontsumitzaile eta kolektiboz osatua dago, bere partaideen beharrak asebetetzen dituelarik.
Azoka, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileko aukera praktikoak zabaldu nahi dituen Zentzuz Kontsumitu -Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hego Haizea osatutako partzuergoa-, eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, sustatzen dute.
Informazio gehiago