Albisteak

Uztailaren 12an izango da ALDAtú ekimenaren edizio berria

Ekainaren 14an izan zen ALDAtú ekimenaren momentu bat.

Ekainaren 14an izan zen ALDAtú ekimenaren momentu bat.

  • Adin eta profil ezberdinetako pertsonak bertaratu ziren.

    Adin eta profil ezberdinetako pertsonak bertaratu ziren.

  • Bigarren eskuko liburuak eta parte-hartzaileen foiletoak.

    Bigarren eskuko liburuak eta parte-hartzaileen foiletoak.

  • Ekimena solasaldirako aukera ere bada.

    Ekimena solasaldirako aukera ere bada.

  • Liburu eta diskoak trukatu ziren.

    Liburu eta diskoak trukatu ziren.

  • Pintxo potea.

    Pintxo potea.

  • Trukatzeko liburuak.

    Trukatzeko liburuak.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Datorren uztailaren 12an, igandea, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izango da gozagarri Donostiako Cristina Enea Parkean. Haurrek joko eta jostailuak trukatu ahal izango dituzte, eta MecambioYa Party! ekimenean parte hartzeko aukera egongo da. Honetaz gain, haurrentzat txokoa eta pintxo potea.

Igandean, hilak 14, liburu eta diskoak trukatzeko aukera egon zen eta bisitari eta parte-hartzaileek oso giro polita sortu zuten.

ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta gai jakin batekin lotutako objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik. Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.

Topaketak hileko bigarren igandean izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago

Itzuli