Albisteak

Abenduaren 4a, Bergarako Domeka Azokan izena emateko azken eguna

Bigarren eskuko postuak Bergarako San Martin Plazan.

Bigarren eskuko postuak Bergarako San Martin Plazan.

  • Bigarren eskuko disko eta liburuen postuak.

    Bigarren eskuko disko eta liburuen postuak.

  • Iragan urteko azoka bateko postua.

    Iragan urteko azoka bateko postua.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Datorren abenduaren 13an, Domeka Azoka berezia izango da Bergaran. Merkatua goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, San Martin Plazan. Ekimen honen bitartez, elkartrukea, berrerabilpena eta artisautza sustatu nahi dira. Parte-hartzea librea da, eta hala egin nahi dutenek abenduaren 4a baino lehen eman beharko dute izena, esteka honen bitartez.

Edozeinek har dezake parte azokan, baina artisauen aldetik postua jartzeko eskaera handia dagoenez, Bergarako Udalak irizpide batzuk ezarri ditu. Hala, bigarren eskuko materiala saltzen dutenek edo trukea bultzatzen dutenek lehentasuna izango dute.  Artisauei dagokionez, Bergarakoek izango dute lehentasuna, eta, ondoren bailarakoei utziko zaie tokia. Bailarakoak sartu ondoren tokia baldin badago, gainontzekoak hartuko dira. Gainera, Udalak azokan eskaintzen diren produktuen aniztasuna zainduko du, eta horren arabera aukeratuko ditu artisauak.


Postua jartzen duen pertsona bakoitzeko mahai bat emango du Udalak (2m X 90zm). Norbaitek ez badu Udalaren mahaia nahi, izena ematerakoan adieraztea eskertuko zaio. Hilaren 9an jakinaraziko zaie izena eman dutenei azokan parte hartuko duten edo ez.

Itzuli