Taldeak

  • Partiturak eta musika metodoak.

    Bai musikari edo bai musikazaleetzat egokia den taldea. Askotan gure musika maila handitzen dihoan heinean partitura asko ez ditugu jadanik erabiltzen, askotan ere musika ikasketak utzi egiten ditugu edo musika tresnaz aldatu. Talde hau partitura eta musika metodoak behar eta atsegin dutenen topagunea eta informazio elkartrukatzeko gunea izan dadila!

  • Karabanak & Autokarabanak

    Autokarabana eta karabanentzat materiala trukatu edo saltzeko taldea.

  • Mendia

    Mendian ibiltzea atsegin dutenentzat sortutako taldea. Mota guztietako mendi materiala eskaini eta bilatu daiteke. Jada erabiltzen ez dena baina egoera honean dagoena. Arropa bereziak, lo-zakuak, eskalatzeko materiala, elurretan ibiltzeko egokiak diren gauzak, motxilak...

    Gainera, txango ezberdinen inguruko informazioa argitaratu daiteke, elkarrekin ibilaldiak antolatu daitezke edo kotxean zein furgonetan egin behar diren txangoak partekatu daitezke.

  • Haurrak

    Kontsumo jasangarriak zentzu argia hartzen du haurren esparrura heltzen denean. Izan ere, haurrak azkar hazten dira eta beraiek erabiltzen dituztenak ez. Hala, etxeetan oraindik erabilgarri diren eta jada erabiltzen ez diren arropa, jostailu, mozorro, haur-kotxe, aulki etabar luze bat pilatzen zaizkigu.

    Talde honetan gauza horiek behar dituztenak eta iragarri nahi dituztenak elkartuko gara. Gauzei irtenbidea emateko ideiak botako ditugu, bizitutako esperientziak partekatuko ditugu, ditugun beharrak adieraziko ditugu eta haurrekin zerikusia duten ekimenen berri emango dugu.