Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, truke azoka bat eta haurrei zuzendutako tailerrak antolatu ditugu Gipuzkoa Plazan, Aldundiko Jauregiko arkupetan, 10etatik 14etara.
Animatu eta gerturatu. Ekarri elkartrukatu, oparitu edo salerosi nahi dituzun gauzak.
Donostiako Cristina Enea Fundazioan “Berrerabilerak” izeneko erakusketa dago ikusgai, otsailaren 15era arte. Bertan, sormen lanak egiteko berrabirilitako materialak erabiltzen dituzten hainbat artista eta kolektiboen lanak daude ikusgai.
Gabonak ate joka ditugu. Elkartzeko, ospatzeko eta jateko egunak. Lagun eta sendien artean partekatzeko jarduerak, eta guztioi gustatzen zaigu gure txokoak originaltasunez apaintzea. Baina horretarako ez da beharrezkoa gauza berriak erostea. Zakarrean aurkitu ditzakegun gauzak, erabilezinak diruditenak izar, lanpara, bola edo panpin bilakatu daitezke.
Ingalaterran gauza erabilgarrien liburutegia dago abian. Bertan, gauza erabilgarriak maileguz hartu daitezke. Besteak beste, erremintak, kanping dendak, maletak aurkitu daitezke bertan.
Abenduaren 13an, igandea, jostailuen truke azoka egingo da Donostiako Cristina Enea Parkean, goizeko 11:00etatik 13:00etara, ALDAtú egitasmoaren barnean. Haurrek, jada erabiltzen ez dituzten baina oraindik erabilgarri diren jostailu eta jokoak eraman ditzakete, eta beste batzuengatik trukatu.
Igandean, hilak 13, Bergarako San Martin Plazan Domeka Azoka berezia izango da goizeko 11:00etatik 14:00etara. Ekimen honen bitartez, elkartrukea, berrerabilpena eta artisautza sustatu nahi dira.
Larunbatean, hilak 12, bigarren eskuko azoka berezi bat izango da Errenteriako Iztieta Pasealekuan.
Datorren abenduaren 13an, Domeka Azoka berezia izango da Bergaran. Merkatua goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, San Martin Plazan. Ekimen honen bitartez, elkartrukea, berrerabilpena eta artisautza sustatu nahi dira. Parte-hartzea librea da, eta hala egin nahi dutenek abenduaren 4a baino lehen eman beharko dute izena, esteka honen bitartez.
Heidemarie Schwermer du izena, 73 urte ditu, psikologa gisa egin du lan eta duela 20 urte diru gabe bizitzea erabaki zuen. Hala jarraitzen du. Ez du dirurik erabiltzen eta trukearen bidez moldatzen da. Pobrezia eta oparotasuna bizikide diren mundu honetan egoteko modu zuzenagoa iruditzen zaio. “Pertsonek beraientzat onuragarriak ez diren gauza asko egiten dituzte, dirua irabaztearen xede bakarrarekin. Esklabo bilakatzen dira, eta beren zoriontasuna galtzen dute”, azaltzen du.
Urtebete egin du TRUKE egitasmoak, eta martxa polita sendotu du. Hala, balantze baikorra egiten dute irabazi asmorik gabeko Truke elkarteko kideek. Orotara, 1.200 erabiltzaile bildu ditu bigarren esku eta trukerako sare sozialak, 37.500 bisita izan ditu, eta mota guztietako 900 produktu iragarri dira www.truke.eu-n.
Iragan larunbatean, hilak 24, TRUKEk Bilbon izan zen Alternatiben Herria ekimenean parte hartu zuen.
Edouard T. Arsenault kanadiarrak postal bitxia jaso zuen 1979 urtean. Bere alabak bidali zion eta Vancouver irlan dagoen kristalezko gaztelu baten irudia zeraman. Gizona txundituta gelditu zen eta kristalezko bere etxe propioarekin amets egiten hasi zen.
Larunbatean, hilak 24, Alternatiben Herria ekimena egingo da Bilbon, eta TRUKE bertan izango da, beste hamaika egitasmo eta elkarteekin batera.
Irailaz geroztik, TRUKE REAS Euskadiko kide ofiziala da. REAS, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea da.
Azaroaren 19tik 21era, eta OuiShare Fest izenarekin, ekonomia kolaboratiboari buruzko lehen ekitaldi profesionala izango da Bartzelonan, irabazi asmorik gabeko Ouishare elkartearen eskutik. “Eraldatzale kolaboratiboa” lemapean, esparru ezberdinetako pertsona eta elkarteak bilduko dira Advanced Industry Park gunean.
Igandean, urriak 11, edozein motatako objektuak trukatzeko aukera egongo da. Hitzordua, Donostiako Cristina Enea Parkean, goizeko 11:00etatik 13:00etara, ALDAtú egitasmoaren barnean.
Mexikoko Isla Mujeres badian Richart Sowa arkitekto eta ekologistak bere etxea eraiki zuen plastikozko 150.000 botilez egindako oholtza baten gainean. 2005ean egin zuen bere lehen saiakera, baina eguraldi txarrak irla desegin zuen bi alditan. Bere etxea hiru aldiz berreraiki zuen, eta hirugarren aldian lortu zuen, azkenik, behin betikoa egitea.
Irailaren 26ra arte “Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketa dago Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai. Bizitzen ari garen une kritikoari buruzko mostra honetan, herrialde ezberdinetako artisten obrak ez ezik, TRUKE eta Zemos98 egitasmoak ere bisitatu daitezke.
Udazkenean izango da ALDAtú ekimenaren edizio berria, urriaren 11n konkretuki. Irailaren 13rako aurreikusita zegoen edizioa bertan behera gelditu da, antolatzaileekin zerikusia ez duten arrazoiak medio.
Jada bost urte pasa dira lurrikara itzel batek Haiti astindu zuenetik. Hiru milioi pertsona baino gehiagok pairatu zuten ezbeharra. 250.000 etxe baino gehiago eta 30.000 eraikuntza inguru suntsituak gelditu ziren, eta askok lana eta etxebizitza galdu zituzten.
Ekainaren 26tik irailaren 26ra “Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketa egongo da ikusgai Koldo Mitxelenako Kulturunean. Bizitzen ari garen une kritikoari buruzko mostra honetan, herrialde ezberdinetako artisten obrak ez ezik, TRUKE eta Zemos98 egitasmoak ere ikusgai izango dira.
Iragan igandean, uztailak 12, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izan zen Cristina Enean, oso harrera onarekin. Joko eta jostailuen truke azoka bat egon zen eta hornitzaile etikoei buruzko informazioa eskaini zen, Mecambio.net egitasmoko kideen eskutik. Udako oporraldien ondoren, irailaren 13an itzuliko da ALDAtú.
Zenbat gauza baztertzen ditugun jada erabilgarriak ez direlakoan.
Botila, bote, tapoi eta leihoek. Kortxo, pertsiana eta harriek, guztiek beste aukera bat daukate, gehienetan ederra, beti harrigarria.
Lotura honetan hainbat ideia aurkituko dituzue. Animatu zaitezte egitera!
Igandean, hilak 12, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izango da gozagarri Donostiako Cristina Enea Parkean. Gainera, haurrek joko eta jostailuak trukatu ahal izango dituzte, eta helduek hornitzaile etikoei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, Mecambio.net egitasmoko kideen eskutik.
TRUKEk, ekainaren 20an Gasteizko Iradier Arenan izan zen Ekonomia Solidarioaren III. Azokan parte hartu zuen, ekimen eta erakunde sorta oparo batekin batera.
Berlinetik Galdakaora ekarri dituzte hozkailu solidarioak. Iragan apirilaren 30etik eta Galdakaoko Boluntarioen Elkartearen eskutik, hozkailu solidario bat dago eskuragarri udalerriko bizilagunentzat.
Datorren uztailaren 12an, igandea, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izango da gozagarri Donostiako Cristina Enea Parkean. Haurrek joko eta jostailuak trukatu ahal izango dituzte, eta MecambioYa Party! ekimenean parte hartzeko aukera egongo da. Honetaz gain, haurrentzat txokoa eta pintxo potea.
Larunbatean, ekainak 20, Gasteizko Iradier Arenan izango den III. Azoka Solidarioan parte hartuko du TRUKE egitasmoak, ekimen eta erakunde sorta oparo batekin batera.
Haiyan izeneko tifoiak Filipinako Tacloban hiria astinduz zuenean, hiria erabat hondatuta gelditu zen, eta hiritarrak argi gabe gelditu ziren denbora luzez, baina ikasle gazte bati esker eguzki energía erabiliz lanpara ekologikoak egin zituzten.
Igandean, hilak 14, ALDAtú ekimenaren bigarren edizioa izango da gozagarri Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxean. Hala, goizeko 11:00etatik aurrera liburuak eta diskoak trukatu ahal izango dira eta MecambioYa Party! ekimenean parte hartzeko aukera egongo da. Honetaz gain, haurrentzat txokoa eta pintxo potea.
Elosegi, Mujika eta Paleike taldeko Ugalde eta Rivas dira. Sortzaile birziklatzaileak guztiak, eta "100% Birzikled" erakusketan lanean ari dira egunotan. Mostra, Errenteriako Xenpelar Etxean egongo da ikusgai, maiatzaren 29tik, ekainaren 13ra arte, 17.00etatik 20:00etara.
Oso harrera ona izan zuen maiatzaren 17an egin zen ALDAtú egitasmoaren estreinako edizioa. Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxera jende ugari bertaratu zen eta oso giro polita sortu zen.
Maiatzaren 21etik 24ra Moda Jasangarria Astearen hirugarren edizioa izango da Cristina Enean. Besteak beste, Nin Castle, Gabriela Muñagorri, Tytti Thusberg edo Ainhoa Garmendia disenatzaileek hartuko dute parte.
Luisianako (EEBB) Wayne Abadiek plastikozko poltsak biltzen ditu etxegabeentzat koltxoiak egiteko.
Igandean, hilak 17, ALDAtú proiektua estreinatuko da Donostiako Cristina Enean. Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net eta TRUKE egitasmoek elkarlanean sortutako ekimen honen lehenengo edizioan etxeko gauzak trukatzeko eta hornitzaile etikoak ezagutzeko aukera egongo da, goizean, 11:00etatik 13:00etara.
Larunbatean, hilak 16, EkoBira azoka jasangarriaren bosgarren edizioa izango da Ordiziako Plaza Nagusian, goizez 10:30etik 14:30era, eta arratsaldez, 17:30etik 20:00etara. Kutxa Ekoguneak Ordiziako Udalaren languntzarekin antolatutako azoka berezi honetara hurbiltzen direnek, “beste kontsumo era bat posible dela” egiaztatzeko aukera izango dute.
Donostiako Udaletxean aurkeztu dute Cristina Eneak, Mecambiok eta Trukek ALDAtú, objektuak elkartrukatzeko eta ohiko zerbitzuak alternatiba etikoekin kontratatzeko egitasmoa.
Estatu Batuetako polizia-etxe batzuk partikularren arteko trukaketak egiteko tokiak egokitu dituzte.
Errefuxiatu siriarra da Kareem. Guda aurretik arotza zen eta orain errefuxiatu-esparru batean bizi da. Bertan aurkitzen dituen hondakinekin jostailuak egiten dizkie haurrei.
Coruñako Camelle herriko gizon erretiratu batek kostaldean aurkitzen duen zaborra jaso eta artelan bilakatzen du. Gero, alegiak sortzen ditu, ingurumena babesteko arma gisa.
“Kontsumo ohitura jasangarrien bila” lelopean, Guardetx’EKO jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da larunbatean, hilak 25, Donostiako Guardetxean.
Bycicled eta Carma dute izena, eta auto zaharren piezekin egindako bizikletak dira. Jada martxan dauden bi ekimenen eskutik egiten dira. Bycicled Madrilen jaio zen, Lola Hace agentziaren eskutik. Carma, ordea, Portugalen.
Hozkailuak aurkitu daitezke Berlin hiriko kaleetan. Bertan, supermerkatu eta dendetan soberan dagoen janaria uzten dute, janari hori behar dutenen eskura jarriz.
Iragan larunbatean, hilak 14, Kontsumo Arduratsuaren Eguna izan zen Donostian. Bestak beste Goiener, Cristina Enea, Fiare, Emaus, Mugarik Gabe eta TRUKEk hartu zuten parte.
Buenos Airesko Raul Lemesoff artistak Ford Falcon auto zahar bat erabat birmoldatu zuen eta tanke baten itxura eman zion. Alta, ez zuen jaurtigaiak botatzeko erabili, egunean 900 liburu inguru alde batetik bestera eramateko baizik.
Iragan igandean, hilak 7, Tolosako Udalak eta Reas Euskadik antolatutako Ekonomia Solidarioaren Azokan izan ziren Truke elkarteko ordezkariak, egitasmoaren inguruko informazioa eta argibideak eskaintzen.
Iragan urteko udaran, Balentziako Rosa Montesa diseinatzaileak ideia berritzailea azaldu zion bere amari: “Zergatik ez dugu bion artean fallera soineko bat egiten?”, baina ez zuen modu konbentzionalean egin nahi, bere modura egin nahi zuen, birziklatutako materialak erabili nahi zituen.
Duela 15 bat urte, New York hiriko trafiko autoritateak bagoi zaharren inguruan arrezifeak sortzen direla eta itsasoko bizitza ugaltzen dela konturatu ziren. Hau ikusita, urteak eman dituzte bagoi zaharrak Estatu Batuetako ekialdeko kostan botatzen.
Igandean JantziAgain egitasmoaren edizio berri bat izan zen Cristina Enean. Ekimen honek arropa eta osagarriak partekatu nahi dituztenentzat topaleku izan nahi du, eta baita moda, joskintza eta jantzien zainketari buruzko ideia eta ezagutzak partekatu nahi dituztenentzat ere.
Hilaren 7an, larunbata, Ekonomia Solidarioaren Azoka izango da Tolosako Triangelu Enparantzan. Udalak eta REAS Euskadi sareak antolatu dute, eta goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Geroz eta gehiago dira beraien etxe propioa sortzera animatzen direnak. Hauetariko eraikuntza gehienak, ingurumenarekin errespetatsuagoak dira eta objektu zein materiala berrerabiltzea dute premisa nagusitzat. Bikote estatuar bat honen adibide garbia da: eskola-autobus zahar bat etxe polit batean bilakatzea lortu du.
Otsailaren 22an, Domeka-Azoka izango da Bergarako San Martin Plazan, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Bertan, bigarren eskuko gauzak edo eskuz eginikoak aurkituko dituzte bisitariek. Euria egiten badu, arkupeetan atonduko dituzte postuak.
Hogei urte daramatza Imanol Ossa zumaiarrak objektuak birziklatzen, zaborretan aurkitzen duena argiz janzten, birmoldatzen. Bartzelonan bizi da, eta bertatik kontatu dizkigu bere lan eta asmoen nondik norakoak.
Holandako Nothing publizitate-agentziak bulego berri bat behar zuen, baina ez zeukan aurrekontu alturik. Aurkitu zuen irtenbidea guztiak aho zabalik utzi zituen, kartoizko bulego batekin egin baitzuten topo.
Inauteriak ate joka ... Ziur baduzula erabiltzen ez duzun mozorro, peluka, kareta edo attrezzorik! Animatu eta Truke.eu-n iragarri! Norbaiti primeran etorriko zaio!
Dan Phillips estatubatuarrak etxe bereziak eraikitzen ditu. Izan ere, erabiltzen dituen materialen %70-80a birziklatua da.
Leongo Valdespino de Somoza herrian, Manuel de Arriba Aresek eraikitako lehen gimnasio ekologikoa aurkitzen da. Lumen du izena eta adar, embor eta birziklatutako objektuekin eginda dago.
Maya Pedal elkarteak jada erabiltzen ez diren bizikleta zaharren zatiak erabiltzen ditu bizikleta-makinak egiteko.
Guatemalako San Andrés Itzapa herrian dagoen irabazi asmorik gabeko elkarte honek erabilgarritasun ezberdinetako bizikleta-makinak egiten ditu. Gero, gizabanako eta taldeei ematen dizkiete, eta hauek dirulaguntzen bidez ordaintzen dituzte.
Igandean, hilak 25, bigarren eskuko azoka berezia izango da Oiartzungo plazan, goizeko 11:00etatik 13:00etara.
Igande honetan, hilak 25, JantziAgain egitasmoaren edizio berri bat izango da Donostiako Cristina Enea Fundazioan, goizeko 10:30etik 13:00etara.
Iragarritako produktua saldu, trukatu edo oparitu baduzu, jakinarazi ezazu! Oso modu errazean egin dezakezu, eta, horrela, beste erabiltzaileen balorazioak jasoko dituzu.
Zure profilean, “Produktuak” atalean, produktu konkretua aukeratu eta “Produktua editatu” sakatu. Bertan, “Produktuaren egoera” azaltzen duen erlaitzetan “Itxita” aukeratu beharko duzu eta, ondoren, “itxiera” horren arrazoia adierazi: salmenta, trukea edo oparia. Azkenik, transakzioa norekin egin duzun adierazteko aukera izango duzu.
Laidak egoera onean dauden telebista eta urrutiko agintea TRUKEren bitartez oparitzea erabaki zuen, eta landare eder bat jaso zuen trukean.
“Lagun baten amak erabiltzen ez dituen trasteak atera nahi zituen etxetik. Ni laguntzeko prest azaldu nintzen eta josteko makina batekin gelditu nintzen. Telebista eta urrutiko agintea ere bazuten, eta primeran daudenez www.truke.eu webgune apartan iragartzea otu zitzaidan, norbaitentzat erabilgarriak izango zirelakoan”, dio.
Urtarrilaren 4ean Drap-Art 2014, Kataluniako Birziklapen Artistikoaren Nazioarteko Feriak emaitza arrakastatsuekin itxi zituen ateak.
Vancouver hiriko aquariumean itsasoan aurkitutako hondakinekin sortutako Gabonetako zuhaitz batek egiten die ongi etorria bisitariei.
Kaleak apaingarriz gainezka dauden egun hauetan, munduko toki ezberdinetan atondutako Gabon zuhaitz birziklatuak aipatuko ditugu. Deigarriak direlako, ederrak, eta berrerabilpena sustatzen eta ezartzen dutelako.
Igande honetan, abenduak 21, Domeka Azoka egingo da Bergaran. Goizean, 11:00etatik 14:00etara izango da, San Martin Plazan.
Gabonak heltzear daude eta gu toperaino gaude! Opari original baten bila bazabiltza truke.eu klikatu eta bertan saltseatu: bizikletak, eskiak, jostailuak, artelanak, altzari txikiak, arropa... denetarik aurkituko duzu!
Truke.eu webguneak objektua elkar trukatu, salerosi edo oparitu duzun pertsona baloratzeko aukera eskaintzen dizu. Honi esker, erabiltzaile berriek, iragarleen portaera ezagutu ahal izango dute.
Horretarako, objektua trukatu, saldu edo oparitu duenak iragarkia “itxita” dagoela adierazi beharko du.
Datorren abenduaren 28an Urretxuko Sarralde fabrika zaharrean Trapera merkatua egingo da. Bigarren eskuko arropa eta produktuak saldu, erosi eta trukatzeaz gain, bestelako ekonomia alternatiben inguruko ekimenak ezagutzeko aukera izango da.
Elkar-ekin taldea hilaren 19an eta 20an egingo den Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka antolatzen hasi da eta herritarren artean ahalik eta material gehien biltzea nahi du.
Jada posible da beste erabiltzaileek webgunearen bidez bidaltzen dituzten mezuen abisuak norberaren posta elektronikoan jasotzea.
Tytti Thusberg disenatzaile finlandiarrak moda etikoa defendatzen du. Moda ekologikoa, jasangarria. Material ezberdinak bildu, birziklatu, eta horiekin sortzen ditu jantzi eta osagarriak. Diseinu originalak dira bereak, paregabeak eta iraunkorrak.
Larunbat honetan, hilak 29, Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo da Lezoko Karlos Laside plazan. Ekimenaren hirugarren edizioa da eta, aurreko urteetan bezala, hondakinak murriztearen eta berrerabilpena sustatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu.
Nahiz eta TRUKE egitasmoaren lanabes nagusia Interneteko plataforma izan, elkarteko kideak berrerabilpenarekin eta kontsumo kolaboratiboarekin zerikusia duten ekimen eta azoka ezberdinetan izango dira, antolatzaile moduan, partaide, laguntzaile edo bisitari gisa.
Igande honetan, hilak 16, bigarren truke azoka hartuko du Anoetako plazak. Hala, goizeko 11:00etatik 13:30era, gauzak trukatzeko postuak izango dira arkupetan.
Gregory Kloehn artista estatubatuarrak bere sortze-grina ezusteko bideetatik gidatzea erabaki zuen. Zabor kontainerrak miatzen ematen du denbora, eta, bertan aurkitzen dituen material eta objektu erabilgarriak etxegabeentzat etxeak eraikitzeko erabiltzen ditu. Modu honetan, bere artea garatzeaz gain, etxerik gabeko pertsonak laguntzen ditu.
Iragan urteko urrian jarri zuen abian Bergarako Udalak Kafe Konpon izeneko egitasmoa. Hondatzen diren etxeko tresna txikiak konpontzen ahalegintzea du helburu, hauek berrerabili ahal izateko. Astean behin elkartzen dira etxean hondatutako trasteren bat duten herritarrak eta Bergarako hainbat “esku trebe”, kafe goxo baten inguruan, ez dabiltzanak kopontzen ahalegintzeko.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Astearen barne, Jiří Barta zuzendari eta animatzaile txekiarrari buruzko erakusketa dago ikusgai Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Gaur goizean, azaroak 3, TRUKE egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu da.
“Hijos de Martin y Loinaz” antzerki taldearen laguntza izan du Trukek, egitasmoa fotonobela eta spot baten bidez iragartzeko.
Atseginak dira “Zuk zeuk egin” filosofiari jarraiki gauzak egitea. Atseginagoa norberaren burua, eskura dituen baliabideak erabiliz objektu bat artisau-lan gisa ekoizteko gai dela ikustea. Eta eskura dauden baliabideak zaborretan edo zaborren bidean aurkitzen badira, are gehiago.
Toperaino gaude! Opari original baten bila bazabiltza, truke.eu klikatu eta bertan saltseatu: bizikletak, jostailuak, liburuak, altzari txikiak… Denetarik aurkituko duzu!
Eta… egun hauek etxean garbiketa egiteko aprobetxatu nahi badituzu, iragarri erabiltzen ez duzuna, beste norbaitek gustura erabili edo oparituko du!
Lehen aukera, bigarren eskua!
Gabonak gainen ditugu. Etxean pilatuta ditugun gauzei buelta bat emateko garaia, ziur badaudela oraindik erabilgarri egon arren, jada erabiltzen ez ditugun gauzak. Truke.eu webgunean iragartzeko aukera paregabea. Hor nonbait, gauza hori behar duen pertsona dago ;-).
Udazkena gainean daukagu. Etxeko txoko eta armairuak garbitzeko garai paregabea. Animatu eta TRUKEn iragarri jada erabiliko ez duzun hori. Ziur norbaitek eskertuko dizula!
Abuztuan ez dugu buletinik argitaratuko. Hala, irailean ikusiko dugu elkar! Aprobetxatu udako aste hauek berrerabiltzeko, trukatzeko eta oparitzeko. Guk, bitartean, sorpresaz jositako udazkena prestatuko dugu.
Milesker jarraitzeagatik eta ongi bizi!!!
Badator udara, oporrak ate joka ditugu.
Hondartzak, mendiak, etzaulkiak eta belazeak lasai okupatzeko garaia.
Ur kirolak, txangoak, piknik-ak gozatzeko egunak.
Sakatu truke.eu eta bilatu behar duzun surf taula, bizikleta edo ekipamenduak. Animatu, eta iragarri jada erabiltzen ez dituzunak!
Lehen aukera, bigarren eskua!
Gogoratu, iragarritako gauzaren bat oparitu, trukatu edo saldu baduzu, izugarri eskertuko genizuke hau jakinaraztea. Oso erraza da, profilean “Produktuak” atalean, produktu konkretua aukeratu, “Produktua editatu” sakatu eta urratsak jarraitu.
Argibiderik nahi izanez gero, gustura erantzungo dizuegu info@truke.eu posta elektronikoan.
Mila esker!!!
Orotara 1.000 erabiltzaile eta 24.000 bisita baino gehiago bildu ditu Truke.eu-k. Oso pozik gaude eta zuei guztioi buletin honen bidez ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu: Mila, mila esker!
Gogoratu, iragarritako gauzaren bat oparitu, trukatu edo saldu baduzue, izugarri eskertuko genizueke hau jakinaraztea. Oso erraza da, profilean “Produktuak” atalean, produktu konkretua aukeratu, “Produktua editatu” sakatu eta urratsak jarraitu. Argibiderik nahi izanez gero, gustura erantzungo dizuegu info@truke.eu posta elektronikoan.
Jada lau hilabete bete ditu TRUKEk eta hastapenetan marraztutako xedeak betetzen ari dira. Zuei esker, egitasmoa hazten ari da, etengabe, eta horrek izugarri pozten gaitu.
Interneten dago TRUKE, eta kalean ere bai. Besteak beste, Anoeta, Tolosa edo Lezon egindako azokak bisitatu ditu. Aurki, eta eragile ezberdinekin irekitako elkarlanerako bideei esker, ekimen ezberdinetan ikusiko dituzue Truke irabazi asmorik gabeko elkarteko kideak. Bagoaz!
Urte berria hasi da eta asmo onekin batera, etxeko garbiketak egiteko garai egokian sartu gara. Ziur gustuko ez dituzun opariak jaso dituzula edo jasotako gustuko opariren batek beste objektu bat ordezkatuko duela.
Ez utzi gauzak trasteroan zaharkitzen! Egoera onean badaude ez itzazu zakarretara bota! truke.eu sakatu eta beste aukera bat eman erabiliko ez duzun horri! Norbaiti primeran etorriko zaio!
Bihar, hilak 13, egingo da Donostitruk Elkartasunean Bigarren Eskuko Merkatu Berezia. Goizeko 10:00etatik 14.00etara, Donostia 2016k Easo kaleko 43.ean duen egoitzan.
Irabazi asmorik gabeko elkarteak protagonista izango diren honetan, baserritar jantziek beren txoko berezia izango dute.
Larunbat honetan, hilak 13, Jostailu Truke Azoka izango da Arrasaten, Txatxilipurdi elkartearen eskutik.
Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta herriko Azoka Plazan, bigarren eskuko jostailuak eskuratzeko parada izango dute, aurretik beren jostailuak txartelen truke utzi dituztenek.
Gaur, bihar eta etzi oraindik jostailuak uzteko aukera dago. Gaur Santa Marinako lukotekan; bihar Okendo ludotekan eta ostiralean Arimazubi plazan, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.