Hemen, TRUKEren lagunak azaltzen dira. Egitasmoaren izaera eta helburuekin bat datozen erakunde, elkarte eta norbanakoak.
Hemen egoteak ez du inolako konpromisorik suposatzen.
Hemen dagoena ekimena gustuko duelako eta honek planteatzen dituen azalpen eta erronkekin bat datorrelako dago.
Eta hemendik, lagun izatera gonbidatzen zaituztegu.
info@truke.eu helbidera idatzi, hori besterik ez duzue egin behar harremanetan jartzeko.
- Bagara: Debagoieneko gizarte garapenean eragiteko bide bat da Bagara. Helburua, jendarte antolatuagoa, autoeratuagoa, euskaldunagoa eta iraunkorragoa lortzea da.
- CO&ART Donostia. Gune ireki, dinamiko eta sortzailea da. Bertan, egitasmoak, lanak, ideiak garatu daitezke, isolatu gabe, komunitateak sortutako sinergiak aprobetxatuz.
- Cristina Enea Fundazioak ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientzioaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten du. Horretarako hiru udal ekipamendu kudeatzen ditu (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Ulia Interpretazio Zentroa eta Urgulleko Natur Txokoa) bai eta bi behatoki ere (Iraunkortasunaren Behatokia eta Bizikletaren Behatokia).
- Debagoieneko Mankomunitatea: Deba bailarako zortzi udaletxe artean, zenbait zerbitzu elkarrekin emateko sortutako elkartea.
- Goiener: Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba. Bere helburuak: subiranotasun energetikoa berreskuratu, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatu eredu energetiko berri bat lortzeko.
- Kafe Konpon (Bergarako Udala): Hondatzen diren etxeko tresna txikiak herritarren artean, eta kafetxo baten laguntzarekin, konpontzen ahaleginduz hauen berrerabilpena ahalbidetzea helburu duen egitasmoa.
- Kutxa Ekogunea Parkea gure inguruko errealitate sozial, kultural eta ekonomikoari lotuta, jasangarritasunaren kulturaren sentsibilizazio eta dinamizazioan eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritzen den errealitatea da. Beste kontsumo era bat posible delako.
- Mecambio.net hornitzaile etikoei buruzko informazioa eskaintzen duen web plataforma bat da (Finantzak eta Aseguruak, Energia, Konektibitatea…). Honetaz gain, norberaren kontsumo ohiturak kontsumo arduratsuago eta iraunkorrago baterantz aldatzeko laguntza eskaintzen du.
- Imanol Ossa: Zumaiako artista eta diseinatzailea. 1995etik ohiko objektuen berrerabilpenean oinarritzen du bere lana, pieza paregabeak sortuz.
- REAS Euskadi, 1997 urtean sortutako sarea da. Pertsonen eta beren ingurunearen zerbitzura dagoen ekonomia bat sustattzen duten 50 elkarte eta entitateek osatzen dute.
- Sasieta Mankomunitatea: Goierri eta Urola Garaiko eskualdeetako etxeetako zaborrak kudeatzen dituen udalen elkartea. Bere zeregin nagusiak zabor-bilketa, gaikako bilketa eta Sasieta zabortegiaren kudeaketa dira.
- Tolosaldeako Mankomunitatea 1998. urte amaieran eratutako erakunde publikoa da. 28 udalerrik osatzen dute, guztira 61.114 herritar bilduz. Hiri hondakinen kudeatzea eta hauek gutxitzea, berrerabilpen eta birziklapenera bideratuta dauden ekimenak bultzatzea, eta gizarteari zuzenduriko sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak antolatzea ditu helburu.
- Tytti Thusberg, artista eta moda jasangarriaren disenatzaile finlandiarra da. 1996 urteaz geroztik Donostian bizi da, bertan ditu bere estudio eta erakustaretoa.
- Urola Erdiko Mankomunitatea 1988. urtean sortu zen Gipuzkoako 7 udalen artean hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua eta zabortegia era mankomunatuan eskaintzeko. Honako udalek osatzen dute mankomunitatea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
- Urola Kostako Udal Elkartea Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek eratutako mankomunitatea da. Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdearen gizarte eta ekonomia garapena sustatzea da, herritarren ongizatea areagotzeko.
X