Elkar-ekin taldea hilaren 19an eta 20an egingo den Gabonetako Bigarren Eskuko Azoka antolatzen hasi da eta herritarren artean ahalik eta material gehien biltzea nahi du.
Hala, azpeitiarrek jada erabiltzen ez dituzten baina oraindik erabilgarri diren gauzak donazio bezala emateko aukera izango dute.
Jostailuak, bizikletak, arropa... denetatik bildu nahi dute Elkar-ekinekoek. Eta, horretarako, herritarrak etxean duten materiala sailkatu eta biltzera animatu nahi dituzte. Aste honetan herriko buzoi guztietan materiala uzteko azalpenak bilduko dituen orria utziko dute.
+ jatorrizko albistea