Albisteak

Baloratu zure laguna!

Eman izarrak zure lagunari.

Eman izarrak zure lagunari.

Truke.eu webguneak objektua elkar trukatu, salerosi edo oparitu duzun pertsona baloratzeko aukera eskaintzen dizu. Honi esker, erabiltzaile berriek, iragarleen portaera ezagutu ahal izango dute.
Horretarako, objektua trukatu, saldu edo oparitu duenak iragarkia “itxita” dagoela adierazi beharko du.

Bere profilean, “Produktuak” atalean, produktu konkretua aukeratu eta “Produktua editatu” sakatu. Bertan, “Produktuaren egoera” azaltzen duen erlaitzetan “Itxita” aukeratu beharko du eta, ondoren, “itxiera” horren arrazoia adierazi: salmenta, trukea edo oparia.

Modu honetan, produktu hori eskuratu duen pertsonari abisu bat helduko zaio webguneko bere profilera eta (hala aukeratu badu) bere posta elektroniko pertsonalera. Mezu horrek trukean izan duen laguna baloratzera animatuko du. Eta hori oso baikorra da!

Itzuli