Dan Phillips estatubatuarrak etxe bereziak eraikitzen ditu. Izan ere, erabiltzen dituen materialen %70-80a birziklatua da.
“Tranpa asko jartzen dizkigute gure etxeak eraikitzerakoan”, dio Dan Phillipsek. Berak, beste batzuk zaborretara botatako materialak eta trikimailu burutsuak erabiltzen ditu etxe paregabeak eraikitzeko. Egiten dituen etxe guztiak modu naturalean eraikitzen ez diren arren, erabilitako materialen erdia baino gehiago birziklatuak dira. Ez du bere eraikuntzen “inperfekzioak” ezkutatzen. “Nire etxeak egiten ditudanean ez dut hormako irtenguneak edo konkorrak jasan ezin dituzten pertsonengan pentsatzen”, azaltzen du.
+ jatorrizko albistea eta bideoa