Albisteak

Dirurik gabe bizi den emakume alemaniarra

Heidemarie Schwermer.

Heidemarie Schwermer.

  • Heidemarie Schwermer eta Line Halvorsen.

    Heidemarie Schwermer eta Line Halvorsen.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Heidemarie Schwermer du izena, 73 urte ditu, psikologa gisa egin du lan eta duela 20 urte diru gabe bizitzea erabaki zuen. Hala jarraitzen du. Ez du dirurik erabiltzen eta trukearen bidez moldatzen da. Pobrezia eta oparotasuna bizikide diren mundu honetan egoteko modu zuzenagoa iruditzen zaio. “Pertsonek beraientzat onuragarriak ez diren gauza asko egiten dituzte, dirua irabaztearen xede bakarrarekin. Esklabo bilakatzen dira, eta beren zoriontasuna galtzen dute”, azaltzen du.

Urtebeteko iraupena izan behar zuen saiakera batekin hasi zen guztia, eta jada bi hamarkada eman ditu horrela bizitzen. Egun, janaria, ostatua eta arropa lortzen ditu lanaren truke. Haurrak zaintzen ditu, etxeak garbitzen ditu, hitzaldiak ematen ditu eta laguntza psikologikoa eskaintzen du. Trukean, bizitzeko behar duen guztia jaso du, eta baita beste gauza batzuk ere.

Munduko toki ezberdinetan lagunak ditu eta gonbidapenak jasotzen ditu hiri eta herri ezberdinak bisitatzeko. Batzutan bakarrik joaten da, eta beste batzutan Line Halvorsen zinegilearekin. Halvorsen-ek berari buruzko “Living without Money” dokumentala zuzendu zuen.

+ jatorrizko albistea (Heidemarie Schwermer-i elkarrizketa)

Heidemarie Schwermer-en webgunea

Itzuli