Albisteak

Donostitruk Elkartasunean, bigarren eskuko azoka berezia

Donostitruk merkatua jendez gainezka.

Donostitruk merkatua jendez gainezka.

Bihar, hilak 13, egingo da Donostitruk Elkartasunean Bigarren Eskuko Merkatu Berezia. Goizeko 10:00etatik 14.00etara, Donostia 2016k Easo kaleko 43.ean duen egoitzan.

Irabazi asmorik gabeko elkarteak protagonista izango diren honetan, baserritar jantziek beren txoko berezia izango dute.

Hala, edonork behar ez dituen baserritar jantzi eta osagarriak eraman ahal izango ditu, bertan saltzeko.

Erabiltzen ez dituzten baserritar gonak, prakak, alkandorak, abarkak, zapiak, gerrikoak, saskiak, makilak edo beste edozein osagarri saldu nahi dituzten herritarrek, gordailu salmentara eraman beharko dituzte bihar bertan, 9:00etatik 10:00etara. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren utzi egin beharko dituzte, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute.


+ jatorrizko albistea

Itzuli