Albisteak

EkoBira Ordizian izango da larunbatean

Pertsona talde bat EkoBirako jarduera batean.

Pertsona talde bat EkoBirako jarduera batean.

  • Azoka jasangarriko postu bat..

    Azoka jasangarriko postu bat.

  • EkoBirako hainbat postu.

    EkoBirako hainbat postu.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Larunbatean, hilak 16, EkoBira azoka jasangarriaren bosgarren edizioa izango da Ordiziako Plaza Nagusian, goizez 10:30etik 14:30era, eta arratsaldez, 17:30etik 20:00etara. Kutxa Ekoguneak Ordiziako Udalaren languntzarekin antolatutako azoka berezi honetara hurbiltzen direnek, “beste kontsumo era bat posible dela” egiaztatzeko aukera izango dute.

2011an EkoBiraren lehenengo edizioa martxan jarri zenetik, azoka ibiltari honek 21 udalerri ezberdinetan ikusgai jarri du bizimodu jasangarria egiteko aukera anitzak badaudela, bai elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta beste hainbat arlotan ere. Modu honetan, EkoBirak ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten produktu eta zerbitzu ekologikoak kontsumitzeko aukerak herritarren eskura jartzen ditu.

Haurrentzako tailerrak ere izango dira. Goizean (10:30-14:30) txori janlekuak egin ahal izango dituzte eta arratsaldean (17:30-20:00) galtzerdi txotxongiloak.  
Ordiziako EkoBiran parte hartuko duten hornitzaileek alor desberdinetako produktuak eskainiko dituzte: nekazaritza ekologikoa, artisautza, ekoetxea, berrerabilpena, murrizketa, etab.

Ordiziako EkoBiran parte hartuko duten hornitzaileek alor desberdinetako produktuak eskainiko dituzte: nekazaritza ekologikoa, artisautza, ekoetxea, berrerabilpena, murrizketa, etab.

Itzuli