Albisteak

Emankortasunaren aldeko bizikleta-makina birziklatuak

Bi emakume bizikleta-makina batekin zukua egiten.

Dos mujeres hacen zumo con una bici-máquina.

Maya Pedal elkarteak jada erabiltzen ez diren bizikleta zaharren zatiak erabiltzen ditu bizikleta-makinak egiteko.

Guatemalako San Andrés Itzapa herrian dagoen irabazi asmorik gabeko elkarte honek erabilgarritasun ezberdinetako bizikleta-makinak egiten ditu. Gero, gizabanako eta taldeei ematen dizkiete, eta hauek dirulaguntzen bidez ordaintzen dituzte.

Besteak beste, bizikleta-errotak, zukuak egiteko bizikletak edo ura ponpatzeko bizikletak egiten dituzte. Proiektu iraunkor txikiak sustatzen dituzte. Hala, ingurumena, osasuna, emankortasuna eta baserri-giroko familien ekonomia sustatu eta hobetzen dute.

+ informazio gehiago

Itzuli