Albisteak

Erregalatzearen poza

Laida bere landare ederrarekin.

Laida bere landare ederrarekin.

Laidak egoera onean dauden telebista eta urrutiko agintea TRUKEren bitartez oparitzea erabaki zuen, eta landare eder bat jaso zuen trukean.

“Lagun baten amak erabiltzen ez dituen trasteak atera nahi zituen etxetik. Ni laguntzeko prest azaldu nintzen eta josteko makina batekin gelditu nintzen. Telebista eta urrutiko agintea ere bazuten, eta primeran daudenez www.truke.eu webgune apartan iragartzea otu zitzaidan, norbaitentzat erabilgarriak izango zirelakoan”, dio.

Azkar jaso zuen erantzuna, eta pertsona batekin gelditu zen bere oparia emateko. Honek landare eder batekin harritu zuen. “Sorpresa izugarri gustatu zitzaidan eta oso eskerdun nago”.

Itzuli