Albisteak

Etxegabeentzat koltxoiak, plastikozko poltsekin

Wayne Abadiek berak sortutako koltxoiak erakusten ditu. Argazkia: http://blog.nola.com/river/2015/05

Wayne Abadiek berak sortutako koltxoiak erakusten ditu. Argazkia: http://blog.nola.com/river/2015/05

Luisianako (EEBB) Wayne Abadiek plastikozko poltsak biltzen ditu etxegabeentzat koltxoiak egiteko.


Plastikozko poltsa pila biltzen zituela ikusirik, hauekin zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Hala, etxegabeentzat koltxoiak egitea otu zitzaion. Txikitatik kakorratz-lana egiten du Abadiek, eta teknika hori erabiltzen du koltxoiak egiteko. Ingurumena errespetatzeaz gain, pertsonak laguntzen ditu ekimen honekin.

Orotara, 15 koltxoi egin ditu jada eta bere herriko parrokiari utzi dizkio.


+ jatorrizko albistea

Itzuli