Albisteak

Guardetx’EKO jaialdia ospatuko da larunbatean Donostian

Jaialdiaren kartela.

Jaialdiaren kartela.

“Kontsumo ohitura jasangarrien bila” lelopean, Guardetx’EKO jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da larunbatean, hilak 25, Donostiako Guardetxean.


Egun guztian zehar askotariko ekitaldiak izango dira gozagarri. Hala, goizeko 11:00etatik iluntzeko 21:00ak arte bigarren esku eta truke azoka egongo da. Ordutegi berean, “Haize eta Hondar Jokoak” izeneko erakusketa izango da ikusgai, Lorentxo Garmendiaren lan iragankorrekin. 11:00etatik 12:30etara haurrek “Super8 zaharrak margotu, harraskatu eta birziklatu” izeneko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute.

Eguerdiko 12:30ean “Bide Berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian” proiekzioa eskainiko dute antolatzaileek, eta 14:00etan kontsumo talde ezberdinen laguntzarekin prestatutako menua dastatzako aukera izango da. Arratsaldeko 17:00etan Saretuz-en kale izendegia aurkeztuko da eta, amaitzeko, 18:30ean, “Toxic Somalia” pelikularen proiekzioa bideratuko da da, Creative Commons Zinema ekimenaren baitan.

Guardetx’EKO jaialdiak eztabaida eta gogoeta eragin nahi ditu kontsumo arduratsua eta eskuratzen ditugun materialei buruz. Sortzen ditugun hondakinen bizi-zikloari buruz eta hauen benetazko beharrari buruz kontzientzia hartzera bultzatu nahi du, baita material hauen eraldaketaren inguruan pentsatzera bigarren bizitza bat emateko.

+ jatorrizko albistea

Itzuli