Hozkailu eta apalek jatekoak eskaintzen dituzte.
Berlinen aurkitu daitekeen hozkailu bat.
Boluntario batzuk aurkitutako janaria hozkailu batean uzten.
Hozkailuak aurkitu daitezke Berlin hiriko kaleetan. Bertan, supermerkatu eta dendetan soberan dagoen janaria uzten dute, janari hori behar dutenen eskura jarriz.
Kontsumismoaren kontrako jarrera garbia duen Raphael Fellmer gazteak –bera eta bere familia diru gabe bizi dira 2010etik- abiarazi du Lebensmittelretter ekimena. Jada 7.500 bazkide ditu eta 1.700 boluntariok hiriko dendak miatzen dituzte “saldu ezin daitezkeen” jatekoen bila. Beraien jarduera kolaboratiboa web plataforma baten inguruan antoltzen da.