Albisteak

Hozkailu sozialak Galdakaora iritsi dira

Alvaro Saíz, ekimenaren sustatzailea, hozkailu solidarioarekin. Argazkia: EFE/Luis Tejido.

Alvaro Saíz, ekimenaren sustatzailea, hozkailu solidarioarekin. Argazkia: EFE/Luis Tejido.

Berlinetik Galdakaora ekarri dituzte hozkailu solidarioak. Iragan apirilaren 30etik eta Galdakaoko Boluntarioen Elkartearen eskutik, hozkailu solidario bat dago eskuragarri udalerriko bizilagunentzat.

Ekimen honekin zabor ontzietan amaituko lukeen janaria libratzen da, benetan behar dutenen eskura jarriz. Herritarrek jango ez dituztenak jartzen badituzte ere, geroz eta gehiago dira soberan dauzkaten plater, pintxo eta bokatak uzten dituzten taberna eta jatetxeak.

+ jatorrizko albistea

Itzuli