Haur talde bat trukea negoziatzen.
Giro ederra sortu zuten bertaratutakoek.
Haur eta helduak ekimenean parte hartzen.
Haurrek eskulanak egiteko aukera izan zuten.
Iradokizunen taula.
Pintxo potea.
Iragan igandean, uztailak 12, ALDAtú ekimenaren hirugarren edizioa izan zen Cristina Enean, oso harrera onarekin. Joko eta jostailuen truke azoka bat egon zen eta hornitzaile etikoei buruzko informazioa eskaini zen, Mecambio.net egitasmoko kideen eskutik. Udako oporraldien ondoren, irailaren 13an itzuliko da ALDAtú.
ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik.
Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea. Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.
Topaketak hileko bigarren igandean izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.