Albisteak

Jostailuak trukatzeko eguna Arrasaten

Arrasateko Jostailu Truke Merkatuaren kartela..

Arrasateko Jostailu Truke Merkatuaren kartela.

Larunbat honetan, hilak 13, Jostailu Truke Azoka izango da Arrasaten, Txatxilipurdi elkartearen eskutik.

Goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta herriko Azoka Plazan, bigarren eskuko jostailuak eskuratzeko parada izango dute, aurretik beren jostailuak txartelen truke utzi dituztenek.

Gaur, bihar eta etzi oraindik jostailuak uzteko aukera dago. Gaur Santa Marinako lukotekan; bihar Okendo ludotekan eta ostiralean Arimazubi plazan, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.


+ jatorrizko albistea

 

Itzuli