Albisteak

Kafe Kopon, etxeko tresnen bigarren aukera

Lau lagun estufa bat konpontzen.

Lau lagun estufa bat konpontzen.

Iragan urteko urrian jarri zuen abian Bergarako Udalak Kafe Konpon izeneko egitasmoa. Hondatzen diren etxeko tresna txikiak konpontzen ahalegintzea du helburu, hauek berrerabili ahal izateko. Astean behin elkartzen dira etxean hondatutako trasteren bat duten herritarrak eta Bergarako hainbat “esku trebe”,  kafe goxo baten inguruan, ez dabiltzanak kopontzen ahalegintzeko.


Ekimeneko sustatzaile Iñaki Alberdiren esanetan, “joan den udazkenean hasi ginen egitasmoarekin eta, egia esan, arrakasta handia dauka. Jendea gogotsu hurbiltzen da eta gustura igarotzen dugu arratsaldea”. “Badaude jarraitzaile leial bihurtu direnak, eta ia astero etortzen direnak. Baldintza bakarra dago, trastea ekartzen duena ezin da joan, bertan gelditu behar da, nola konpontzen den ikusten, ikasten, eta bartaratutakoekin hitz egiten”, gaineratzen du.
Etxeko tresnen berrerabilpena sustatzea helburu duen ekimen bergararrak Europa mailan martxan dagoen Repair Cafe egitasmoa izan zuen abiapuntu. Hileko bigarren asteartean, aspaldi ganadu feriak egiten ziren egun berean, San Joxepe jubilatuen etxean elkartzen dira, arratsaldeko 16:00etan. Nahi duen orok har dezake parte. Ikasturtea hasi berri dute eta martxa onean gainera.

Itzuli