Albisteak

Lego jostailuak, zaborrarekin etxebizitzak egiteko inspirazio iturri

Langile batek eraikuntza blokeak erakusten ditu.

Langile batek eraikuntza blokeak erakusten ditu.

  • Haiti, lurrikararen ondorioz pilatutako zaborrez gainezka.

    Haiti, lurrikararen ondorioz pilatutako zaborrez gainezka.

  • Lego itxurako blokeekin eraikitako etxebizitzak.

    Lego itxurako blokeekin eraikitako etxebizitzak.

  • Lego jostailuetan oinarritutako eraikuntza blokeak.

    Lego jostailuetan oinarritutako eraikuntza blokeak.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Jada bost urte pasa dira lurrikara itzel batek Haiti astindu zuenetik. Hiru milioi pertsona baino gehiagok pairatu zuten ezbeharra. 250.000 etxe baino gehiago eta 30.000 eraikuntza inguru suntsituak gelditu ziren, eta askok lana eta etxebizitza galdu zituzten.

Gaur egun, 25 milioi tona zabor daude herrialdean. Mobile Factory  enpresa holandarrak arazoari konponbidea aurkitu nahi izan dio. Hala, zaborra makina berezi batean sartu, Lego eraikuntza jostailuaren antzeko blokeak sortu eta etxeak eraikitzen ari dira. Modu honetan, jendearentzat etxebizitzak eraikitzen dituzten era berean, zaborra garbitzen ari dira.

+ jatorrizko albistea

Itzuli