Langile batek eraikuntza blokeak erakusten ditu.
Haiti, lurrikararen ondorioz pilatutako zaborrez gainezka.
Lego itxurako blokeekin eraikitako etxebizitzak.
Lego jostailuetan oinarritutako eraikuntza blokeak.
Jada bost urte pasa dira lurrikara itzel batek Haiti astindu zuenetik. Hiru milioi pertsona baino gehiagok pairatu zuten ezbeharra. 250.000 etxe baino gehiago eta 30.000 eraikuntza inguru suntsituak gelditu ziren, eta askok lana eta etxebizitza galdu zituzten.
Gaur egun, 25 milioi tona zabor daude herrialdean. Mobile Factory enpresa holandarrak arazoari konponbidea aurkitu nahi izan dio. Hala, zaborra makina berezi batean sartu, Lego eraikuntza jostailuaren antzeko blokeak sortu eta etxeak eraikitzen ari dira. Modu honetan, jendearentzat etxebizitzak eraikitzen dituzten era berean, zaborra garbitzen ari dira.