Albisteak

Liburuak eta diskoak trukatzeko hitzordua

Lehen edizioko parte hartzaile batzuk. Argazkia: Iñigo Ibañez.

Lehen edizioko parte hartzaile batzuk. Argazkia: Iñigo Ibañez.

  • Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea. Argazkia: Iñigo Ibañez.

    Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea. Argazkia: Iñigo Ibañez.

  • Ekimeneko sarrera atea. Argazkia: Iñigo Ibañez.

    Ekimeneko sarrera atea. Argazkia: Iñigo Ibañez.

  • Trukaketa azoka martxan. Argazkia: Iñigo Ibañez.

    Trukaketa azoka martxan. Argazkia: Iñigo Ibañez.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Igandean, hilak 14, ALDAtú ekimenaren bigarren edizioa izango da gozagarri Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen etxean. Hala, goizeko 11:00etatik aurrera liburuak eta diskoak trukatu ahal izango dira eta MecambioYa Party! ekimenean parte hartzeko aukera egongo da. Honetaz gain, haurrentzat txokoa eta pintxo potea.

ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta gai jakin batekin lotutako objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik. Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.

Topaketak hileko bigarren igandean izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara. Hurrengo hitzordua uztailaren 12an izango da eta joko eta jostailuak trukatzeko aukera egongo da.
Informazio gehiago

Itzuli