Albisteak

Lumen gimnasio ekologikoa

Gimnasioak denetarik dauka.

Gimnasioak denetarik dauka.

  • Gizon bat ariketak egiteko makina probatzen.

    Gizon bat ariketak egiteko makina probatzen.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Leongo Valdespino de Somoza herrian, Manuel de Arriba Aresek eraikitako lehen gimnasio ekologikoa aurkitzen da. Lumen du izena eta adar, embor eta birziklatutako objektuekin eginda dago.

Arriba Ares gorputz-hezkuntzako irakasle erretiratua da, natura eta paseoak maite ditu eta gutxinaka, bidean aurkitzen zituen adar eta emborrak pilatzen hasi zen. “Ia ohartu gabe hasi nintzen itxuraldatzen, aizkora, mailua eta zerra lagun. Hasieran oso gauza sinpleak egiten nituen, eta gero sofistikatuagoak”. Enborrak bildu ostean hiru urte inguru eman zituen zabortegiak arakatzen eta herritarren laguntza eskatzen.

Elementu naturalez gain, gimnasioak birziklatutako objektuak ere baditu. Besteak beste, garbigailuak, ontziak edo bizikleta zaharrak. Instalazioa herritarrei irekia dago eta edozeinek askatasun osoz erabili dezake. Makina bakoitzak bertan egin daitezkeen ariketen azalpena dauka eta “izen-ematea” doakoa da. “Nahi duenak erabili dezake eta, nahi badu, opari bat utzi dezake”.

+ jatorrizko albistea

Itzuli