Jada posible da beste erabiltzaileek webgunearen bidez bidaltzen dituzten mezuen abisuak norberaren posta elektronikoan jasotzea.
Hala, mezuen abisuak e-mailez hartu nahi dituenak, bere profilera joan beharko da, “Profila editatu” aukera sakatu, eta, bertan, “Mezuen abisuak e-mailez jaso nahi ditut” aukera klikatu. Gauza bera norberak parte hartzen duen taldeetan argitaratzen diren mezuekin. Azken hau aktibatzeko, “Taldeen abisuak e-mailez jaso nahi ditut” aukera sakatu beharko da.
Hobekuntza honekin, erabiltzaileen arteko harremana arinagoa izango da.