Albisteak

Plastikozko 180 botila eta 30 kafe-kapsula fallera soineko batean

Soinekoa birziklatutako materialekin egin da.

Soinekoa birziklatutako materialekin egin da.

Iragan urteko udaran, Balentziako Rosa Montesa diseinatzaileak ideia berritzailea azaldu zion bere amari: “Zergatik ez dugu bion artean fallera soineko bat egiten?”, baina ez zuen modu konbentzionalean egin nahi, bere modura egin nahi zuen, birziklatutako materialak erabili nahi zituen.

Rosa Montesak Reciclando Creativo izeneko webgunean egiten du lan, eta zakarretan aurkitzen dituen materialak berrerabiltzen ditu, askotariko objektuak sortzeko. Hala, plastikozko botilei, kafe-kapsulei edo patata poltsei beste aukera bat ematen die, eta lepoko, lanpara edo lore bilkatzen ditu. Fallera soinekoa bere sormen handiena da. Hamar egun eman ditu horretan lanean, bere alaba izan da modeloa eta bere amak lagundu dio prozesu guztian.

+ jatorrizko albistea

Itzuli