Mexikoko Isla Mujeres badian Richart Sowa arkitekto eta ekologistak bere etxea eraiki zuen plastikozko 150.000 botilez egindako oholtza baten gainean. 2005ean egin zuen bere lehen saiakera, baina eguraldi txarrak irla desegin zuen bi alditan. Bere etxea hiru aldiz berreraiki zuen, eta hirugarren aldian lortu zuen, azkenik, behin betikoa egitea.
Hala, 2008 urtetik modu autogestionatu batean bizi da. “Nik eraikitako irla batean bizitzea 20 urtetako ametsa izan da”, dio Sowak. Bere etxeari “Joyxee” izena jarri dio.